Itzuliaren lehen etapa dela eta, kostako errepidea itxiko dute ostiral goizean

Maddi Txintxurreta 2026ko maiatzaren 12a

Zarautz eta Zumaia arteko kostako errepidea.

Euskal Herriko Itzuliaren lehenengo etapa Zumaiaktik igaroko da ostiralean, ondorioz, Zarautzera arteko kostako errepidea itxiko dute 10:00etan. Txirrindulari guztiak pasatzean irekiko dute berriz.

Euskal Herriko Itzuliaren lehenengo etapa Zumaiatik igaroko da ostiral goizean, eta ondorioz, Zarautz eta Zumaia lotzen dituen kostaldeko errepidea tarte batez itxita egongo dela ohartarazi du udalak.

Txirrindulariak 10:16an abiatuko dira Zarauzko malekoitik, eta Zumaiara 10:33ak aldera iritsiko direla aurreikusten du antolakuntzak. Hori dela eta, Zumaia eta Zarautz arteko kostako errepidea 10:00ak inguruan itxiko dute, eta txirrindulariak igaro arte egongo da itxita, udalak jakinarazi duenez.

Tarte horretan Zarautzera joateko autopista erabiltzeko gomendatu du Udaltzaingoak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide