LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna izango da maiatzaren 17a, sexu eta genero aniztasuna aldarrikatzeko eguna, eta data horren ingurumarian, LGTBI mugimendua saretzeko eta izu kolektiboari aurre egiteko, ekintzak antolatu dituzte eskualdeko zenbait herritan. Zumaia
Zumaian, Sexu eta Genero Disidenteenganako Indarkeriaren Aurkako Egunaren harira mobilizatuko dira, igandean bertan. Enor asanblada transfeministak antolatuta, elkarretaratzea egingo dute, 12:00etan, Saregile plazan.
Igandean egingo duten kontzentrazioaren bidez, "gure aurkako indarkeria" salatu nahi dutela adierazi dute asanbladako kideek. Aldi berean, "gure bizitzak eta ahotsak erdigunean jarri, eta, batez ere, indarkeria hori sortzen eta sostengatzen duen sistema" seinalatzea asmo dutela ere jakitera eman dute. "Uste dugu ezinbestekoa dela ikusgarri egitea sexu eta genero disidenteok jasaten dugun bazterketa, kontrola eta indarkeria, eta horren aurrean antolakuntza eta elkartasuna aldarrikatzea, baita ardura interpelatzea ere".