Tokiko merkataritza sustatzea helburu duen ErrotaHerria egitasmoaren barruan, udaberriko kanpaina abiatu dute gaur udalak eta Gertu elkarteak, erosketa txartelen salmentarekin. Aurreko sasoietan egin bezala, 30 euroko kostea baina 40 euroko balioa duten txartelak jarri dituzte herritarren eskura. Turismo Bulegoan jarri dituzte gaur salgai, eta lehen orduetatik ilarak sortu dira.
30 euro ordainduta, 40 euro gastatzeko aukera ematen dute txartel horiek, eta kanpainarekin bat egin duten saltokietan erabili ahal izango dira, ekainaren 30era arte.
Pertsonako bi txartel erosi ahal izango dira erosketa berean, bat norberarentzako eta bigarrena beste norbaitentzako. Bietan ere NA erakutsi beharko, originala, kopia edo sakelakoan eramandako argazkian. Guztira mila txartel jaulki dituzte, eta haiek agortu arte izango dira salgai.