'Michael' eta 'Maracuda' filmak emango dituzte asteburuan Aita Marin

Juan Luis Romatet 2026ko maiatzaren 15a

Michael Jackson abeslari estatubatuarraren bizitzaren zati bat jasotzen duen filma emango dute gaurtik astelehenera. Igandean, haurrentzako saioa ere izango da. 

Bi film emango dituzte datorren asteburuan ere. Ostiraletik astelehenera bitartean, Michael filma emango dute Aita Mari aretoan. Igande arratsaldean, berriz, haurrentzako animaziozko film bat eskainiko dute Zumaiako zinema aretoan. 

Michael Jackson pop abeslari estatubatuarraren biopik moduan ikus daiteke gaurtik Zumaian emango duten Michael. Pop musikak izan duen musikari arrakastatsuena, filmak haurtzarotik heldutasunerako bidea kontatzen du, azken urte gora beheratsuetan sartu gabe. Saioak 19:30ean hasiko dira, eta sarrerak aurrez salgai daude, hemen

Igande arratsaldean, berriz, 17:00etan, haurrentzako animaziozko saioa izango da, Maracudarekin. Sarrerak aurrez eros daitezke, hemen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide