Udaberriko bilketarako boluntarioak behar ditu Gipuzkoako Elikagaien Bankuak

Julene Frantzesena 2026ko maiatzaren 15a

Elikagai bilketa batean jasotako produktuak.

Ekainaren 5ean eta 6an egingo du bilketa Elikagaien Bankuak, eta bi egun horietan goizez nahiz arratsaldez bilketa gauzatzeko boluntarioak behar ditu erakundeak. Askotariko produktuak jasoko dituzte hitzorduan, baina oraindik ez dute jakinarazi herriz herri zein saltokitan egingo duten bilketa.

Gipuzkoako Elikagaien Bankuak udaberriko bilketa gauzatuko du ekainaren 5ean eta 6an lurraldeko herri hainbatetan, eta bilketa egiteko boluntarioak behar dituzte. Bi egun horietan goizeko eta arratsaldeko bilketa txandak betetzeko behar dituzte herritarrak, eta horretan parte hartu nahi dutenek 943-76 21 90 telefonora deitu edo bergara@bancoalimentosgipuzkoa.org helbidera mezua idatzi dezakete.

Elikagai Bankuak askotariko produktuak jasoko ditu ekaineko lehen asteburuan, hala nola garbantzuak, babak, dilistak, olioa, pasta, arraina kontserban, tomatea kontserbak, pardelak eta abar. Saltoki hainbatetan jasoko dituzte produktu horiek, nahiz eta oraindik ez duten zehaztu herriz herri zein lekutan egongo diren bilketa egiten. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide