Tropelean igaro da Itzulia Zumaiatik

Juan Luis Romatet 2026ko maiatzaren 15a

Euripean heldu dira txirrindulariak Zumaiara, Getariatik, eta N-634 errepideko saihesbidea hartuta, Arroaberantz egin dute, handik Itziarrera joateko. 

Emakumeen Euskal Herriko Itzuliko lehen etapa jokatu dute gaur. Zarautzen hasi eta amaitu da etapa, eta hasi eta berehala Zumaiatik igaro da. 

Zarauztik irtenda, txirrindulariek kostako errepidea hartu dute, eta Getaria zeharkatu eta gero, Zumaiarako bidean joan dira. Goizeko 10:30ak pasata zeudela heldu da tropela Zumaiara, euripean. Herri erditik pasa baino, Itzuliak N-634 errepidearen saihesbidea hartzea erabaki du, eta handik Txikierdira jaitsi dira, Arroaberantz jarraituz. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide