Iaz antolatu zuten Zumaian lehendabizikoz Igerilari osoa txapelketa. Kimuen kategoriako igerilariei zuzendutako jarduera izan zen hura, eta izan zuen arrakastaz ohartuta, Gipuzkoako Igeriketa Federazioak aurten ere Lubaki kiroldegiko igerilekua aukeratu du aurtengo txapelketa egiteko. Horretarako, Taosa Zumaiako igeri taldearen laguntza izango du.
Aipatu txapelketa goizez eta arratsaldez jokatuko dute, eta ondorioz goizeko 09:00etatik aurrera ezingo dute igerilekua erabili Lubakiko bazkideek. Lehen orduan, bai, goizeko 07:30etik 09:00etara erabilgarri izango da.
Lubakiko arduradunek azaldu dutenez, larunbatean hasiko dira muntatzen igandeko saiorako ekipamendua. Beraz, 18:00etatik muntaketa lan horiek eragin txikiak izan ditzakete piszinako erabileen jardunean.