Klarinete doinuek hartu dute Komentua

Juan Luis Romatet

Andoaingo musika taldearen kontzertuko une bat. (Juan Luis Romatet)

Andoaingo udal musika eskolako Klarinete Ensembleak kontzertua eman zuen atzo arratsaldean Komentuan. Eguraldiagatik lorategian egitekoa zen ekitaldia, barruan egin zuten azkenean.

Klarinete doinuak entzun ziren atzo arratsaldean Komentuko gela, solairu eta korridoreetan. Mikel Emezabal buru duen Andoaingo udal musika eskolako Klarinete Ensembleak kontzertua eskaini zuen Zumaiako alde zaharrean kokatutako eraikinean. Berez, emanaldia lorategian zen egitekoa, baina eguraldiagatik eta euri arriskuagatik barrualdera eraman zuten. Txiki geratu zen taldea hartu zuen gela, bertaratutako entzule kopuru handiarekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide