Zabaldu dute Forondako zeramika tailerreko ikasleen erakusketa, Oxforden

Juan Luis Romatet 2026ko maiatzaren 16a

Zeramika lanen erakusketa maiatzaren 24ra bitartean bisitatu ahal izango da Erribera kaleko aretoan. 

Foronda kultur etxean ematen den zeramika tailerreko lanek osatutako erakusketa zabaldu zuten atzo arratsaldean Alondegiko Oxford aretoan. Tailerrean aritutako lagunek urtean zehar egindako zeramika piezak erakutsiko dituzte maiatzaren 24ra bitartean Erribera kaleko aretoan. 

Mostra egunero izango da bisitagai, 18:30etik 20:30era. Asteburu eta jaiegunetan eguerditan ere ikusi ahal izango da, 12:30etik 14:00etara.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide