Ahotsen elkartrukea egin dute gaur Parrokian

Juan Luis Romatet

Gaur Parrokian egindako kontzertuko une bat. (Miriam Romatet)

Lekunberriko Aralar eta Zumaiako musika eskoletako ikasleek kontzertua eskaini dute gaur goizean San Pedro parrokian.

Elizkizunez gain, musika kontzertuak ere hartzen ditu nohizbehinka San Pedro Parrokiak. Gaurkoan bi musika eskoletako ikasleen ahotsak entzun ahal izan dira Zumaiako elizan, Lekunberriko Aralar Udal Musika Eskolakoak eta Zumaiako Musika eta Dantza Eskolakoak, hain zuzen ere. Bi eskolen arteko elkartrukeko emanaldia izan da gaur Parrokian egindakoa. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide