Bitxia izan da gaur Telmo Deun arraun elkarteko kideek Lapuebla de Labarca herrian bizi izan dutena. Aurretik gertatu bezala, Arabako hegoaldean kokatzen den herri horretan antolatutako batel estropadetan lehiatzera joan dira infantil mailako emakumeak. Heldu direnean, baina, esan diete ez dituztela estropadak jokatuko ibaiaren baldintzengatik. Euri asko egin du azken egunetan, ibaia emari handiarekin ari zen jaisten, eta arraunlarien segurtasuna bermatzeko bertan behera utzi dute kirol jarduera.
Penatuta, herriko alkatea arraunlariengana joan da barkamena eskatzera. Ez hori bakarrik, bi bandera ere oparitu dizkiete infantil mailako neskei.