Leire Esnal eta Josu Eskisabel, Gipuzkoako txapeldun

Juan Luis Romatet

Josu Eskisabel eta Leire Esnal atzo Amasan, Zumaiako Kirol Elkarteko lagunekin. (Utzitakoa)

Adimen urritasuna duten pilotarien arteko finala irabazi zuten Zumaiako Kirol Elkarteko kideek, atzo Amasan (Gipuzkoa) jokatutako partidetan.

Euskal pilota egokituko Gipuzkoako Txapelketaren finalak jokatu zituzten atzo goizean Amasan (Gipuzkoa). Kategoria desberdinetako txapelak izan ziren jokoan, eta adimen urritasun duten pilotarien artekoan Zumaiako Kirol Elkarteko kide Leire Esnal eta Josu Eskisabel nagusitu zitzaien Valorri eta Asteasuri. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide