Jokatuta herri txapelketako laugarren jardunaldia

Juan Luis Romatet 2026ko maiatzaren 17a

Zearreta-Olaizola eta Beristain-LarraƱaga bikoteen arteko neurketaren irudia. (Juan Luis Romatet)

Herenegun arratsaldean jokatu zituzten Odieta frontoian laugarren jardunaldiari zegozkion hiru partidetatik bi, hirugarrena euriagatik eten behar izan zuten eta.

Odieta frontoian jokatu zute pasa den ostiral arratsaldean esku pilota txapelketa herrikoiari zegokion laugarren jardunaldia. Oraingoan, hiru izan ziren jokatu beharreko partidak, baina hirugarren eten egin behar izan zuten euriagatik.

Lehen partidan Zearreta-Olaizola eta Beristain-Larrañaga bikoteak neurtu ziren. Zearretak eta Olaizolak akats gutxiago egin zituzten eta hura izan zen garaipenaren gakoa. Partida 22 eta 14 emaitzarekin irabazi zuten.

Bigarren partidan Etxabe-Mañu eta Etxabe-Beristain bikoteak aritu ziren. Partida luzea izan zen, ordu eta erdikoa, eta iazko finalistak aritu ziren jokoan. Oraingoan, baina, pasa den urteko galtzaileek, Etxabek eta Beristainek, lortu dute garaipena, 17 eta 22 emaitzarekin.

Esan bezala, hirugarren partida eten egin behar izan zuten euriagatik, Tumas eta Iribar 6 eta 1 emaitzarekin ari zitzaienean irabazten Fleitas eta Lizeri.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide