Euskadiko boxeo txapelketa irabazi du Jesus Magnevyk

Juan Luis Romatet 2026ko maiatzaren 18a

Jesus Magnevy, erdian, pasa den larunbatean Legution. (Zumaia Cuban Boxing)

60 kiloko pisuan nagusitu zen Zumaia Cuban Boxing klubeko boxeolaria. Emaitza horrekin, uztailean jokatuko diren Espainiako txapelketarako sailkatu da. 

Legution (Araba) jokatu ziren herenegun Euskadiko boxeo txapelketako finalak. 60 kiloko pisuan, Zumaia Cuban Boxing klubeko Jesus Magnevy boxeolaria igo zen ringera, baita garaipena erdietsi ere. "Lan handia egin dugu alde teknikoan eta taktikoan, eta haieri esker lortu dugu garaipena", azaldu du klubeko buru Ruben Arredondok. Gaineratu du uztailean jokatuko diren Espainiako txapelketara prestaketa lanetan hasiko direla orain. 

Bestalde, ekainaren 13an boxeo gaua egingo da Zumaian, Aitzuri frontoian, eta bertan klubeko bost boxeolari igoko dira ringera, horien artean bi zumaiar: Iñaki Lope, 70 kiloan, eta Iker Fernandez, juniorretan, 59 kiloan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide