Zumaiako mendizaleek Indamendi Eguna ospatu zuten atzo, igandea. 09:00etan abiatu ziren Eusebio Gurrutxaga plazatik, eta ohi bezala, Indamendi tontorrerako bidea egin zuten. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ehun mendizale baino gehiagok parte hartu zuen txangoan.
Herriko mendi bazkunaren eguna ospatzeko txangoa korrika ala oinez egiteko aukera izan zuten mendizaleek. Getariako Elkano auzoan amaitu zuten 11 kilometro eta 530 metroko desnibela dituen ibilbidea, eta hamaiketakoa, oparien zozketa eta Ehun Mendien Lehiaketaren eta finalisten sari-banaketa egin zituzten han.