Zumaiako Emakume Palisten Topaketa antolatu dute ekainerako

Maddi Txintxurreta 2026ko maiatzaren 18a

Palak eta pilotak.

Zumaiako Emakumeon Etxeak antolatuta, emakume palisten topaketa egingo dute ekainaren 9an eta 16an. Izena emateko epea zabalik dago jadanik.

Zumaiako Emakumeon Etxeak antolatuta, Emakume Palisten Topaketa egingo dute ekainean. Hilaren 9an eta 16an jokatuko dituzte pala partidak Sagarbide frontoian, 18:00etan, eta topaketaren amaieran sariak banatuko dituztela iragarri dute antolatzaileek.

Gaur ireki dute palisten topaketan izena emateko epea, eta maiatzaren 29ra arte egongo da irekita. Izena eman nahi dutenek Emakumeon Etxearekin jarri beharko dira harremanetan, info@zumaiakoemakumeonetxea.eus helbidera idatzita edo 633 43 27 62 telefonora deituta. Herriko emakumeek zein genero disidenteek parte hartu ahal izango dute topaketan, eta banaka nahiz binaka eman dezakete izena.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide