Bihar jarriko dituzte salgai 'Promesarik txikiena' antzezlanerako sarrerak

Juan Luis Romatet

'Promesarik txikiena' antzezlaneko une bat. (Infinitudrama)

Laguntasunaren inguruko antzezlana maiatzaren 29an taularatuko dute Aita Mari aretoan. Sarrerak bihartik aurrera egongo dira salgai sarrerakzumaia.eus webgunean.

2025-2026 antzerki denboraldia amaitzear da. 11 egun barru, maiatzaren 29an, Promesarik txikiena antzezlana aurkeztuko du Infinitudramak Aita Mari aretoan, 20:00etan hasita. Antzezlanaren sortzaile, aktore eta zuzendari lanetan aritu da Maite Aizpurua zumaiarra. 

Emanaldirako sarrerak aurrez erosi ahal izango dira bihar, goizeko 10:00etatik aurrera, sarrerakzumaia.eus webgunean, 6,50 euroan (4,50 euroan gazte txartelarekin).

Sinopsia

Laguntasunaren inguruan gaurkotasunez eta umore kritikoz hausnartzen duen antzezlana, taula gainean lagun egin diren talde zirikatzaile baten eskutik.

Dirdira, “hit” musika eta filosofia zorrotza nahasten dituen koktelera batzeko prest?

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide