Arguedasen izandako hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar

Juan Luis Romatet 2026ko maiatzaren 19a

Apirilean Iruñean izandako hilketa matxista salatzeko egindako elkarretaratzeko argazkia. (Utzitakoa)

Nafarroako Arguedas herrian jazo da gertakaria. Hilketa gaitzesteko elkarretaratzea bihar arratsaldean egingo dute Zumaian, 19:30ean Saregile plazan. 

Beste hilketa matxista bat gehitu behar zaio aurten Euskal Herrian gertatutakoiei. Foruzainek baieztatu dutenez, pasa den asteburuan gizon batek bere emaztea hil du Nafarroako Arguedas herrian. Euskal Herrian izandako bosgarren indarkeria matxista kasua da.

Hilketa salatzeko, elkarretaratzea deitu du Zumaiako Mugimendu Feministak bihar arratsalderako. 19:30ean egingo dute kontzentrazioa, Saregile plazan. Zumaiako Udalak ere deialdiarekin bat egin du. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide