Mendaro Marinela kalea itxita egongo da bihar goizean ibilgailuentzat, lanengatik

Juan Luis Romatet 2026ko maiatzaren 19a

Mendaro marinela kalea. (Google maps)

Arroarreka ibaia eta Gernika parkearen albotik doan kalean dauden zuloak estaliko dituzte, goizeko 08:00etatik 15:00etara bitartean.

Mendaro Marinela kalea itxita egongo da bihar goizean ibilgailuentzat, 08:00etatik 15:00etara arte. Udalak jakitera eman duenez, zoruan agertutako zuloak estaliko dituzte bidea itxita egongo den denboran. 

Gaineratu du Kantauri plaza azpiko garajeetara sartzeko edo handik ateratzeko ibilgailuek kontrako bidea hartu beharko dutela, eta zebrabideen erabilera ere mugatua izango dela, aipatu zuloak gune haietan daudelako. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide