Peru Nolaskoain futbol jokalari zumaiarrak Eibar klubarekin zuen kontratua beste lau urtetarako sinatu du. Hala iragarri du klub armaginak. Hala, Nolaskoainek 2030era arte jokatuko dute Eibarko futbol klubarekin.
Zumaiakoren harrobitik ateratako jokalaria, Athleticekin egin zuen debuta goren mailan. A Coruñako Deportivorekin eta Amorebietarekin utzita jokatu zuen. 2022/2023 denboraldian Eibarren kamiseta jantzi zuen, baina denboraldi haren amaieran Athleticera itzuli zen. Denboraldi erdia bakarrik egin Bilboko klubarekin, 2024ko urte hasieran Eibarrera itzuli zelako, utzita ez, taldeak kontratatutako jokalari bezala, baizik.
Ordutik, 120 partida jokatu ditu Eibarrekin, horietatik 90 titular bezala, eta hamar gol sartu ditu. Zelaierdian jokatzetik, defentsako oinarri izatera pasa da Nolaskoain Eibarren.