Datorren larunbaterako, maiatzaren 23rako, irteera antolatu du Indamendi Mendian Korrika taldeak. Oraingoan, Tolosa-Uzturre-Erroizpe-Tolosako ibilbide zirkularra egingo dugu.
Tolosa 2 Tontor lasterketan egiten duten ibilbide bera egingo dutela azaldu dute Indamendiko kideek. Tolosatik abiatuko dira eta Uzturre eta Erroizpe tontorretatik pasa ondoren, Tolosara itzuliko dira. Ibilbideak 24 kilometro inguruko luzera eta 1.600 metro inguruko desnibel positiboa ditu.
Antolatzaileen arabera, larunbateko irteerako ibilbidea nahiko gogorra da, baina "taldearen erritmo eta dinamikara egokituko gara, eta ingurunea ezagutu eta taldekideen konpainiaz gozatu eta irteeraz disfrutatzeko aukera izango dugu. Irteera hau luze xamarra izango da beraz, beharrezkoa da norberak bere ura eta jatekoa eramatea".
Tolosara autoz joango dira. Skate parkean elkartuko dira goizeko 07:15ean, eta kotxeak antolatzeko irteerara apuntatzen den jendearekin WhatsApp talde bat egingo dutela ere argitu dute. Izenak Indamendiren webgunean eman ahal izango dira.