Astelehenean amaituko da V. Berdintasunerako Plana osatzeko galdetegia erantzuteko epea

Maddi Txintxurreta 2026ko maiatzaren 20a

Berdintasunerako planerako herritarren iritziak jasotzeko udalak prestatu duen galdetegia. (Zumaiako Udala)

V. Berdintasunerako Plana lantzeko prozesuan herritarren iritzia biltzen ari da udala galdetegi baten bitartez. Zumaiarrek astelehenera bitarteko epea izango dute erantzuteko. 

Herritarrek astelehenera arteko epea izango dute udala lantzen ari den V. Berdintasunerako Planari lotutako galdetegia erantzuteko. 16 urtetik gorako herritarrek esteka honetan edo udaletxean, kiroldegian, Alondegian, Brankan, Hogarrean, Emakumeon* Etxean eta osasun zentroan bete dezakete galdetegia.

2027-2023 urteen artean indarrean egongo den V. Berdintasunerako Plana lantzen ari da Zumaiako Udala, eta prozesu horretan herritarren iritzia jaso ahal izateko galdetegi bat zabaldu zuen maiatzaren hasieran. Aurreko planaren balorazioa egitea, aurrerapenak aztertzea eta hobetu beharreko esparruak identifikatzea lortu nahi du udalak galdetegiaren bitartez.

Zumaiako Udalak azaldu zuenez, berdintasunerako plana "behar bezala osatzeko", lehenik aurrekoaren balorazioa egingo du, "indargune nagusiak, egindako aurrerapenak eta hobetu beharreko esparruak identifikatzeko". "Berdintasun politikak indartzen jarraitu eta Zumaian emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean sakontzen segitzeko asmoa du udalak", gaineratu zuen. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide