Zumaia Cuban Boxing klubak urteak daramatza boxeo jaialdiak antolatzen herrian. Aurten, ekainaren 13an izango da jarduera, 19:00etatik aurrera Aitzuri pilotalekuan.
Klubeko buru eta jaialdiko antolatzaile Ruben Arredondoren arabera, herriko klubeko sei boxeolari igoko dira egun horretan ringera, eta horien artean izango dira bi zumaia: Iñaki Lope 70 kiloko kategorian, eta Iker Fernandez juniorra, 59 kilokoan. Pasa den asteburuan Euskadiko txapelketa irabazi duen Jesus Magnevy ere lehian izango da Zumaiako hitzorduan.
Sarrerak aurrez egongo dira salgai astelehenetik aurrera Lubaki kiroldegian, 15 euroan. Egunean bertan sarreren prezioa 20 euro izango da.