Bi film emango dituzte datozen asteburuan Aita Mari aretoan. Ostiraletik astelehenera bitartean, Incontrolable filma emango dute, eta igande arratsaldean, berriz, haurrentzako animaziozko film bat eskainiko dute.
Incontrolable (Erresuma Batua, 2025) pelikulak tourette sindromearekin bizi da John Davidsonen istorioa kontatzen du. Kemenez eta umorez aurre egiten die hark aurreiritziei, arbuioari eta beldurrei, ausardia eta gizatasuna edozein oztopo baino indartsuagoak izan daitezkeela deskubrituz. Benetako istorio batean oinarritutako filma da. Saioak 19:30ean hasiko dira, eta sarrerak aurrez salgai daude, hemen.
Igande arratsaldean, berriz, 17:00etan, haurrentzako animaziozko saioa izango da, Gangster txikia filmarekin. Sarrerak aurrez eros daitezke, hemen.