Aurtengoarekin hamargarren aldia beteko duen Getariako Triatloia jokatuko dute etzi arratsaldean kostaldeko herrian. Kirolarien joan-etorriak izango du eskualdeko errepideetan eragina, eta arratsaldeko une batzuetan itxi behar izango dituzte ibilgailuentzat.
Honako errepideetan izango du eragina:
N-634. Kostako errepidea
- Getariatik Zumaiarako noranzkoan: zabalik.
- Askizu/San Prudentziotik Zumaiarako noranzkoan: zabalik.
- Askizu/San Prudentziotik Getarirarako noranzkoan: itxita 16:00etatik 17:45era.
- Zumatik Getarirako noranzkoan: itxita 16:00etatik 17:45era.
- Getaria eta Zarautz artean: zabalik.
GI-2633
- Meagatik Zumaiarako noranzkoan: itxita 16:15etik 17:30era.
- Meaga eta Zarautz artean: zabalik Meagako biribilguneraino.
- Muniosoro eta Meaga artean: itxita 16:10etik 17:20ra.
GI-3760
- Muniosorotik Zumaiarako noranzkoan: itxita 16:20tik 17:35era,
- Zumaiatik Muniosororako noranzkoan: zabalik.
GI-3391
- Getaria eta Meaga artean: itxita 16:00etatik 17:15era.
Lurraldebusen autobusak
- UK09, UK10 eta UK11: 16:00etatik 18:00etara Getariako geltokia kenduko da bi noranzkoetan.
- UK07: Zumaia eta Aizarnazabal arteko zerbitzua bertan behera geratuko da 16:00etatik 18:00etara.