Auzoetako festak antolatzeko dirulaguntzak emango ditu aurten ere udalak

Juan Luis Romatet

Narrondoko festetako sagardo dastaketa.

Festen antolatzaileek ekainaren 4ra arte izango dute eskakizunak aurkezteko epea, udaletxean bertan edo telematikoki egoitza elektronikoaren bidez.

Auzoetan jaiak antolatu ahal izateko dirulaguntzak emango ditu aurten ere Zumaiako Udalak. Festen antolatzaileek ekainaren 4ra arte aurkeztu ahal izango dituzte eskizunak, bi eratara: presentzialki, udaletxean, Herritarren Arreta Zerbitzuan, edo telematikoki udalaren egoitza elektronikoan. 

Udalak berak jakitera eman duenez, deialdi honen bidez diruz lagunduko dituzte "jarduerak sustatu eta hedatzeko programak edo ekintzak, jaialdiak, folklorea, herri kirolak, eta arte plastiko edo eszenikoekin zerikusia dutenak, baita zientzia, literatura, ikus entzunezkoak eta abarrekin zerikusia dutenak ere".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide