Astinduk Karibe Konpartsa aterako du kalera bihar

Maddi Txintxurreta

Astinduko kideak. (Utzitakoa)

Maiatza Dantzan egitasmoaren baitako ekitaldi nagusia izango dute bihar Astindu dantza elkartekoek. Arratsaldean, Karibe Konpartsarekin alaituko dituzte herriko kaleak.

Astindu Zumaiako dantza elkarteko kideak Maiatza Dantzan egitasmoa ospatzen ari dira hilabete honetan, eta dantzaren bueltan prestatu duten egitarauaren ekitaldi nagusia egingo dute bihar arratsaldean. Karibe Konpartsarekin herriko kaleak alaituko dituzte, eta hainbat denboraz entseatzen aritu diren dantzaldia aurkeztuko dute jendaurrean.

Bestalde, maiatzaren 31n, igandea, eguerdiko 12:00etan, plaza dantzak egingo dituzte Ondartxo plazan. Horrekin amaituko du Astinduk Maiatza Dantzan egitasmoa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide