Piztu energia kooperatibak bizitzaren garestitzeari buruzko No nomal hitzaldia antolatu du ostegunerako. Alex Lopez (Zarautz 1973) Ekhilur kooperatibako Kontseilu Errektoreko kide eta Hernaniko Ekhilur txanpon osagarriaren proba pilotuko teknikariak gidatuko du solasaldia.
Hitzaldian, Lopezek nabarmenduko du bizitza gero eta garestiagoa izatea ez dela normala, eta zalduko du nola urrunean hartutako erabakiek zuzenean eragiten dioten Euskal Herriko herritarren poltsikoari eta egunerokoari. Solasaldia 18:00etan hasiko da, eta gazteleraz izango da.