Erritmo tropikalek astindu dituzte kaleak

Aritz Mutiozabal

Erakustaldi ederra eskaini zuen atzo arratsaldean Karibe Konpartsak, Maiatza Dantza egitasmoaren barruan. 

Astindu dantza elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu Maiatza Dantzan egitasmoaren barruan, baina aurtengo ekitaldi nagusia atzo arratsaldean egin zuen. Hain zuzen ere, bero tropikala lagun, Karibeko doinuz eta dantzez jantzi zituen.

Hainbat astez entseatzen aritu ondoren, Astinduko kidez eta hainbat herritarrez osatutako Karibe Konpartsa kalera irten zen, dotore-dotore jantzita, eta mimo handiz prestatutakoa jendaurrean aurkeztu zuten. Parte hartzaileek biziki gozatzeaz gain, sekulako giroa sortu zuen kaleetan barrena.

Maiatza Dantzan gaur zortzi bukatuko da, maiatzaren 31n, Ondartxo plazan egingo dituzten plaza dantzekin; 12:00etan hasiko da saioa.

(Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide