John Williamsek filmetarako sortutako piezak entzuteko aukera izan da gaur Zumaiako Musika Bandaren eskutik

Enara Ariznabarreta 2026ko maiatzaren 24a

Hainbat pelikulatako soinu-banden egile izan den John Williamsen lanak interpretatu ditu gaur Zumaiako Musika Bandak, 13:00etan hasita.

Zumaiako Musika Bandak eskainitako emanaldiaz gozatzeko aukera izan dute gaur musikazaleek nahiz zinemazaleek. 13:00etan hasita, John Williamsek hainbat filmetarako sortutako piezak jo ditu bandak Zumaiena aretoan.

John Williams in Concert bilduma entzuteko aukera izan dute herritarrek, Josean Pascualen zuzendaritzapean. Entzuleek ezagun izan dituzten pelikuletako soinu-bandekin girotu dute aretoa. E.T. extralurtarraren melodiak bizikletaz ilargirantz bidali ditu entzuleak, swing doinu jostalariekin Galaxiako kantina xelebre eta anitzenetik pasatuko dira, eta inoizko bi nota beldurgarrienek dardarka jarri dituzte. Jarraian, Steven Spielbergerren 1991ko Hook filmaren musika entzun dute, fantasiazko Peter Panen mundura eraman dituena. Den-denok ezagun ditugun Indiana Jones doinuak izan diraondoren, Raiders March mitikoa, Grialaren zaintzailearen musika, edo Maitasun kanta. Atzetik, Dartmoor gerrako zaldiari buruzko pelikularen musika izan dute entzungai. Kontzertua amaitzeko, ikusgarrienetan ikusgarriena, zirraragarri eta ikonikoa, Star Wars galaxietako musika izan da.

(Argazkiak eta bideoa: utzitakoak)

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide