Pasaia eta Hondarribia artean ibilaldia egingo du Indamendik igandean

Maddi Txintxurreta 2026ko maiatzaren 26a

Pasaiako itsasadarra. (Euskadi.eus)

Indamendik Pasaia eta Hondarribia arteko egun osoko ibilbidea antolatuko du igande honetarako. 

Gipuzkoako ekialdeko kostaldera egingo du Indamendi mendi bazkunak igande honetan. Pasaia eta Hondarribia arteko bidea egingo du oinez, 23 kilometroko eta 1.300 metroko ibilbidea osatuta.

Irteerarako autobusa 07:30ean aterako da Patxita Etxezarreta kaletik (Kantauriko geralekutik), eta ohi bezala, Arroa Behean, Arroako bidesarian eta Zarautzen autobusa geratzeko aukera egongo da, antolatzaileei denborarekin abisatuz gero. Indamendiko bazkide helduek 15 euro ordaindu beharko dituzte autobusagatik, bazkide ez diren helduek 20 euro, eta haurrek bost euro. Esteka honetan eman daiteke izena.

Aldatzeko oinetakoak eramatea gomendatzen dute antolatzaileek, eta bazkaria hartzeko ere esan dute, egun osoko irteera izango denez.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide