'La chica zurda' pelikula emango dute biharko zineforum saioan

Maddi Txintxurreta 2026ko maiatzaren 27a

Shih-Ching Tsouk zuzendutako filmak emakume baten eta haren bi alaben istorioa kontatzen du. Emanaldia 19:00etan hasiko da Aita Mari aretoan, eta sarrerak leihatilan izango dira salgai.

Shih-Ching Tsouk zuzendutako La chica zurda filma emango du bihar Ostarrena zine klubak zineforum saioan. Emanaldia 19:00etan hasiko da, Aita Mari zinema aretoan. Sarrerak aretoko leihatilan egongo dira salgai.

Pelikulak emakume batek eta haren bi alabek osatzen duten familiaren istorioa kontatzen du. Hainbat urtez landa eremuko herrixka batean bizi eta gero, Taipei handira (Taiwan) itzultzea erabakiko dute, eta gogor lan egin beharko dute familia aurrera ateratzeko. Belaunaldiz belaunaldi gorde dituzten familiako sekretuak, bestalde, azaleratu egingo dira.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide