Fernando Martinek irabazi du Distiraren maiatzeko lehiaketa soziala

Maddi Txintxurreta

Irudi honekin irabazi du Fernando Martinek maiatzeko lehiaketa soziala. (Fernando Martin)

Fruta izan da hil honetako lehiaketako gaia, eta 19 argazki aurkeztu dituzte elkarteko bazkideek. 

Distira Zumaiako argazki elkarteak antolatutako argazki lehiaketa sozialaren maiatzeko irabazlea Fernando Martin izan da. Frutaren bueltan egin dituzte irudiak elkarteko bazkideek, eta epaileen ustez, Martinena izan da aurkeztutako lan onena. Bigarren saria Eduardo Merinok irabazi du, eta Agustin Aizpuruak egin du hirugarren. Guztira, 19 lan aurkeztu dituzte hilabete horretako lehiaketara. 

Zumaiako argazki elkartearen webgunean ikus daitezke martxoko lehiaketaren argazki irabazleak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide