Bero galantarekin jokatu zituzten pasa den ostiralean esku pilota txapelketa herrikoiko bosgarren jardunaldiari zegozkion lau norgehiagokak.
Lehen partidan, Igor Osak ordezkatu zuen Beñat Lizeaga, eta Fleitasekin bikotea osatuta, 22 eta 14 emaitzarekin irabazi zieten Beristain eta Larrañagari.
Bigarrenean, Tumas-Iribar eta Etxabe-Beristain bikoteak neurtu ziren. Bigarren hauek dira egungo liderrak, eta lehen postua sendotu egin zuten partida 22 eta 7 emaitzarekin irabazi eta gero.
Arratsaldeko hirugarren partidan, Zearretak eta Olaizolak 22 eta 7 emaitzarekin irabazi zieten Ellakuria eta Bururi. Garaipen horrekin, sailkapeneko bigarren postuan kokatu dira.
Laugarren eta azken partida izan zen arratsaldeko lehiatuena. Etxabe-Mañu eta Olaizola-Etxabe bikoteak neurtu ziren. Bi aurrelariek ere tanto ederrak egin zituzten, eta pilotarako duten klasea erakutsi zuten. Azkenean, oikiarrek, Etxabek eta Mañuk, lortu zuten garaipena, 22 eta 16 emaitzarekin.
Bost jardunaldi jokatuta, honela dago sailkapena:
- Etxabe-Beristain: 10 puntu.
- Zearreta-Olaizola: 8 puntu.
- Ellakuria-Buru: 7 puntu.
- Olaizola-Etxabe: 6 puntu.
- Etxabe-Mañu: 6 puntu.
- Tumas-Iribar: 5 puntu.
- Beristain-Larrañaga: 5 puntu.
- Fleitas-Lize: 4 puntu.