Taosa igeri taldeak hurrengo denboraldirako izen-ematea martxan jarri du

Maddi Txintxurreta 2026ko maiatzaren 26a

Taosa taldeko igerilariak. (Taosa igeri taldea)

Taosa igeri taldeak irailean hasiko du denboraldi berria, eta 2019. urtean edo lehenago jaiotako neska-mutilek eman ahal izango dute izena.

Zumaiako Taosa igeri taldeak 2026-2027 denboraldirako izen-ematea martxan jarri du. Denboraldi berria irailean hasiko da, eta 2019. urtean edo lehenago jaiotako neska-mutilek eman ahal izango dute izena. Datorren ikasturtean Zumaiako igeri klubean aritu nahi dutenek taosaigeritaldea@gmail.com helbidera idatzi beharko dute.

Taosa klubeko arduradunek nabarmendu dutenez, haurrentzat onura fisiko, emozional eta psikomotor handiak dituen kirolen artean dago igeriketa. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide