Olaia Inziarterekin solasaldi musikatua izango da larunbatean Oxforden

Maddi Txintxurreta

Olaia Inziarte.

Itziar Ugarte idazle eta kazetariak Olaia Inziarte elkarrizketatuko du larunbat arratsaldean Oxford aretoan. Oronozko (Nafarroa) musikariak zenbait kantu eskainiko ditu.

Olaia Inziarte musikariak solasaldi musikatua eskainiko du larunbatean, 19:30etik aurrera, Alondegiko Oxford aretoan. Itziar Ugarte kazetari eta idazleak gidatuko du solasaldia, eta zuzeneko musika eskainiko du Oronozkoak.

Emanaldirako sarrera doan izango da, baina gonbidapenak turismo bulegoan jaso beharko dira aurretik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide