Salgai daude ekainaren 13an Gaztetxean egingo dituzten kontzertuetarako sarrerak

Juan Luis Romatet

Borla hirukoteko kideak. (Utzitakoa)

Borla, Mirotz eta Garraio taldeak igoko dira Gaztetxeko oholtza txikira egun horretan. Sarrerak aurrez salgai jarriko dituzte Nikol tabernan, 6 euroan.

Hiru talderen kontzertuak entzuteko parada izango da ekainaren 13an, larunbata, 21:00etik aurrera, Torreberri Gaztetxean. Iruñeko Borla taldea, Mirotz gasteiztarrak eta Garraio bizkaitarrak igoko dira Gaztetxeko oholtza txikira egun horretan.

Emanaldi hirukoitzerako sarrerak salgai jarri dituzte jada Nikol tabernan, 6 euroan. Gaztiok piztu mugimenduko antolatzaileek aditzera eman dutenez, Instagrameko @gaztiok_piztu kontura idatzita ere gorde ahal izango dira sarrerak, eta egunean bertan atean ere salgai izango direla gaineratu dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide