'Todo lo que fuimos' eta 'David, una aventura gigante' filmak, asteburuan Aita Marin

Juan Luis Romatet

Errore bat gertatu da bideoa igotzeko orduan. Saiatu berriro edo jarri gurekin harremanetan.

Bi film emango dituzte asteburuan Aita Mari zinema aretoan, helduentzat eta haurrentzat bana.

Zinemaz gozatzeko aukera izango da asteburu honetan ere Zumaiako Aita Mari aretoan. Hala, bi film ikusteko parada izango da, helduentzat eta haurrentzat bana. Emanaldietarako sarrerak aurrez eros daitezke online, sarrerakzumaia.eus webgunean.

Gaurtik astelehenera bitartean, palestinar jatorriko Todo lo que fuimos filma emango dute Aita Marin. Cherien Dabisek zuzendu, idatzi eta antzeztutako filma, bere familiaren esperientzian oinarritzen da. Saioak 19:30ean hasiko dira.

Igandean, berriz, haurrentzat saioa izango da David, una aventura gigante filmarekin. Emanaldia 17:00etan hasiko da. 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide