Bihar amaituko da udako futbol txapelketetan izena emateko epea

Maddi Txintxurreta 2026ko maiatzaren 28a

Futboleko baloi bat. (Pexels)

Emakumezkoen areto futboleko nahiz 7ko futbol txapelketak antolatu dituzte udarako, eta bihar amaituko da horietan izena emateko epea. 

Uda honetan futbolean aritzeko eskaintza bikoitza izango dute herritarrek: batetik, 7ko futbol txapelketa egingo dute, eta bestetik, Emakumezkoen Areto Futbol Txapelketa. Bihar amaituko da horietan izena emateko epea.

Udalaren esanetan, herrian kirola, bizikidetza eta lehia osasuntsua sustatzeko helburua dute udarako antolatutako txapelketek. Jakinarazi duenez, Udako 7ko Futbol Txapelketak ligaxka fase batekin hasiko da, beraz, talde guztiek elkarren aurka jokatuko dute lehen fase horretan. Ondoren, sailkapenaren arabera, Urrezko eta Zilarrezko kanporaketa koadroak osatuko dituzte.

Partidak hogei minutuko bi zatitan banatuko dituzte, eta talde bakoitzak zazpi jokalarirekin jardungo du zelaian, atezaina barne. Kiroltasuna, puntualtasuna eta errespetua sustatu nahi dute antolatzaileek; horretagik, hainbat neurri ezarri dituzte jokabide desegokiak, irainak, indarkeria edo arau hauste larriak saihesteko.

Emakumezkoen Areto Futbol Txapelketaren kasuan, gutxienez, zazpi jokalarik osatu beharko dute talde bakoitzak, eta 2008. urtea baino lehen jaiotako emakumeek eman dezakete izena.

Lubaki kiroldegian dagoen inprimakia beteta eman dezakete izena herritarrek txapelketa batean zein bestean. Udako 7ko Futbol Txapelketaren kasuan, 150 euroko kuota ordaindu beharko du talde bakoitzak, eta areto futboleko talde bakoitzak, berriz, 100 euroko kuota ordaindu beharko du.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide