Telmo Deuneko gizon-emakumeak Gipuzkoako Traineru Txapelketan lehiatuko dira bihar, Getarian

Onintza Lete Arrieta 2026ko maiatzaren 30a

Zumaiarren trainerua, iaz, Getariako estropadan. (Arnaitz Rubio Aprea)

Traineru denboraldia abiatzear da, eta ohi bezala, ligak hasi aurretik, Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketak jokatuko dituzte arraunlariek. 

Hitzordu garrantzitsua dute arraunlariek bihar goizean Getarian, 10:30ean hasita, Gipuzkoako Traineru Txapelketa jokatuko baita. Bertan izango dira eskualdeko ordezkariak, tartean Telmo Deuneko gizonen zein emakumeen traineruak. 

Aurrena beteranoek jokatuko dute estropada, gero emakumeek, 11:00etan hasita, eta azkenik, gizonek, 12:00etatik aurrera. Beteranoetan Badok 13 eta Zumaia izango dira eskualdeko ordezkariak. Emakumezkoetan, Orio, Zarautz eta Zumaia, eta gizonezkoetan, hiru horiek eta etxeko trainerua, Getaria. 

Gainerako klubak, berriz, honakoak izango dira: Donostia Arraun Lagunak, Fortuna, Hibaika, Hondarribia, Illunbe, Kaiarriba, Lapurdi, Mutriku, San Juan, San Pedro eta Tolosa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide