Oxford goraino bete du Olaia Inziartek

Onintza Lete Arrieta

Inziarteren emanaldiko une bat. (Maddi Txintxurreta)

Solasaldi musikatua eskaini zuen atzo iluntzean abeslari nafarrak, eta Itziar Ugarte idazle eta kazetaria aritu zen hari galderak egiten. 

Larraina euskara elkarteak eta udalak Olaia Inziarte musikari nafarraren solasaldi musikatua antolatuta zuten atzo iluntzerako Oxford aretoan, eta hura goraino bete zuten herritarrek.

Itziar Ugarte kazetari eta idazleak gidatu zuen solasaldia, eta zuzeneko musika eskaini zuen Inziartek.

Emanaldirako sarrera doakoa zen, baina gonbidapenak aurrez hartu beharra zegoen, eta Larrainak bezperan jakinarazi zuen jada sarrera guztiak agortuta zeudela. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide