Bi jardunaldi besterik ez dira falta esku pilotako herri txapelketako ligaxkari amaiera eman, eta finalerdiei ekiteko. Pasa den ostiralean jokatu zituzten txapelketako seigarren jardunaldiari zegozkion lau partidak. Lehen hiru partidetan ordezko jokalari ugari aritu ziren, eta horrek eragina izan zuen emaitzetan. Izan ere, azkar amaitu zituzten aipatu partidak.
- Zearreta-Olaizola, 22 – Fleitas-Lize, 2.
- Tumas-Iribar, 12 – Etxabe-Mañu, 22.
- Ellakuria-Nuru, 6 – Etxabe-Beristain, 22.
- Olaizola-Etxabe, 22 – Beristain-Larrañaga, 6.
Emaitza hauei esker, sailkapeneko goiko postuetan dauden bikoteek sendotu egin dituzte txapelketako finalerdietan egoteko aukerak. Atzean dozenek, aldiz, akatsak egiteko aukera gutxiago izango dituzte, txapelketan aurrera egin nahi badute.