Raixta eguneko zozketetako zenbaki saridunak jakinarazi dituzte

Maddi Txintxurreta 2026ko ekainaren 1a

Raixta egunean jarritako postuetako bat. (Onintza Lete Arrieta)

Hainbat sari zozketatu zituzten larunbateko Raixta egunean: bi lagunentzako bazkaria Hamarratzen, bi lagunentzako bazkariak N3eskaken, lau lagunentzako gosaria Maiaurren eta hiru lagunentzako gosaria Muinan.

Ikasturteari amaiera emateko, pasa den larunbatean Raixta Eguna ospatu zuen Zumaiako emakumeen etxeak, eta askotariko ekintzak egin zituzten goiz-eguerdi partean, horien artea, azoka, tailerrak eta batukada feministak, besteak beste. Egun horretan, halaber, hainbat sari zozketatzeko billeteak saldu zituzten, eta dagoeneko jakinarazi dituzte zenbaki irabazleak.

Honakoak zenbaki saridunak: 2215 (ordezkoa, 2043) zenbakiari otarra dagokio; 1418 (2096) zenbakiari bi lagunentzako bazkaria Hamarratzen; 2245 (2134) zenbakiari bi lagunentzako bazkaria N3eskaken; 1535 (1335) zenbakiari lau lagunentzako gosaria Maiaurren; eta 1366 (1416) zenbakiari hiru lagunentzako gosaria Muinan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide