Zuloaga plazako edukiontzi eremua egokituko du udalak

Juan Luis Romatet

Behargina egurrezko plataforma egiteko lanetan. (Juan Luis Romatet)

Egurrezko plataforma bat eraikiko dute, edukiontziak espaloiaren mailan egon daitezen. Lanek iraungo duten denboran edukiontziak errepidearen beste aldean izango dira, Arroaerrekako bazterrean. 

Txomin Agirre kaian, Ignacio Zuloaga plaza pareko edukiontzi eremua egokitzeko lanak abiatu ditu udalak. Ohar bidez azaldu duenez, egurrezko plataforrma bat eraikiko dute bertan, eta haren gainean jarriko dituzte hondakinen edukiontziak. "Helburua da plataforma espaloiaren altueran uztea, herritarrek edukiontziak erosoago eta irisgarritasun handiagoz erabili ahal izan ditzaten", gaineratu du. 

Lanek hiru bat asteko iraupena izango dutela eman du jakitera. Denbora horretan, edukiontziak errepideko beste aldean izango dira, Arroaerreka ibaiko bazterrean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide