Foronda ikastaroetarako itxita egongo da udazkenera arte

Juan Luis Romatet

Foronda kultur etxea. (Juan Luis Romatet)

Udaleko Kultura Sailak antolatutako ikastaro berriak urrian hasiko dira, eta ordura arte itxita egongo da Forondako jauregia.

Maiatzarekin batera amaitu ziren Udaleko Kultura Sailak Foronda kultur etxean eskaintzen dituen tailerrak, izan pinturakoa, zeramikakoa edo yogakoa. Eraikineko artean itsatsitako kartel batean irakurri daitekeenez, ikastaro berriak urrian hasiko dituzte, eta ordura arte itxita egongo Foronda gaineko jauregia. 

Kultur etxe horretan ematen diren zerbitzu batzuk, baina oraindik martxan izango dira ekainean eta uztailean, eraikineko sarreran dagoen Kzgunearen kasu. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide