'Munstroak sortzen direnean' dokumentala aurkeztuko dute gaur Etxapen

Juan Luis Romatet 2026ko ekainaren 5a

'Munstroak sortzen direnean' dokumentalaren emanaldia Baionako Biltxoko elkartean. (Diario Socialista)

Diario Socialistak ekoiztutako ikus-entzunezkoa XXI. mendeko faxismoaren eta haren kontrako borrokaren kronika da. Emanaldia 18:30ean izango da, eta ondoren mahai-ingurua egingo dute.

Faxismoa XXI. mendean izaten ari den hazkundeari, haren aurkako borrokak erantzun dio. Horren inguruko kronika eskaintzen du Munstroak sortzen direnean dokumentalak. Diario Socialistak ekoiztutako ikus-entzunezkoak, hainbat pertsonaren hitzak jasotzen ditu, horien artean, Miquel Ramos kazetariarenak edo Mark Bray historialari eta aktibistarenak. 

Urola Kostako Kontseilu Sozialistak antolatuta, aipatu dokumentalaren emanaldia izango da gaur arratsaldean, 18:30etik aurrera, Aita Mari auzuneko Etxape Zentro Sozialistan. Jarraian, mahai-ingurua egingo dute. 

Bihar, berriz, 11:00etan hasita, autodefentsa tailerra egingo dute zentroan bertan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide