Ligaxkako azkenaurreko jardunaldia jokoan, gaur Odietan

Juan Luis Romatet

Pasa den ostiralean jokatutako partida bateko pilotariak. (Utzitakoa)

Hiru partidaz osatuko da gaur 18:00etatik aurrera jokatuko duten zazpigarren eta azkenaurreko jardunaldia. 

Gutxi falta da esku pilota txapelketa herrikoiko ligaxka fasea amaitzeko. Gaur jokatuko dute fase horretako zazpigarren jardunaldia, ligaxkako azkenaurrekoa. Hiru partida jokatuko dituzte guztira, eta 18:00etan hasiko dute lehia Odieta pilotalekuan. Eguraldi txarra eginez gero, partidak Oikiako frontoian jokatuko dituzte. 

Honako hiru partida hauek jokatuko dituzte gaur:

  • Beristain-Larrañaga vs Etxabe-Beristain.
  • Fleitas-Lize vs Etxabe-Mañu.
  • Ellakuria-Buru vs Olaizola-Etxabe.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide