Ostiralera arte luzatu dute emakumezkoen areto futbol txapelketarako izen ematea

Juan Luis Romatet

Emakumeen areto futbol txapelketako artxiboko irudia.

Pasa den ostiralean zen izen ematea amaitzekoa, baina beste astebetean zabalik izatea erabaki dute. 

Udako Futbol 7 eta Emakumezkoen Areto Futbol txapelketak antolatu dituzte uda sasoi honetarako. Lehenengoaren kasuan, izen ematea pasa den ostiralean itxi zuten. Emakumeen txapelketarekin ere berdin gertatu behar zuen, baina antolatzaileek izen ematea beste astebetez irekita edukitzea erabaki dute. 

Oinarrien arabera, gutxienez, zazpi jokalarik osatu beharko dute talde bakoitzak, eta 2008. urtea baino lehen jaiotako emakumeek eman dezakete izena.

Lubaki kiroldegian dagoen inprimakia beteta eman dezakete izena herritarrek, eta areto futboleko talde bakoitzak, berriz, 100 euroko kuota ordaindu beharko du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide