'Cada día nace un listo' eta 'Los legendarios', asteburuan Aita Marin

Juan Luis Romatet 2026ko ekainaren 5a

Helduentzako eta haurrentzako film bana emango dute asteburuan Aita Mari zineman. 

Bi film emango dituzte asteburu honetan ere Aita Mari zinema aretoan. Saioetarako sarrerak aurrez erosi ahal izango dira online, sarrerakzumaia.eus webgunean. 

Gaurtik astelehenera bitartean, Arantxa Etxebarria zinemagile bilbotarrak zuzendutako Cada día nace un listo komedia emango dute Zumaiako aretoan. Hugo Silva, Susi Sanchez eta Dafne Fernandez aktore dituen filma 19:30ean emango dute Aita Marin.

Igandean, aldiz, haurrentzako saioa izango da 17:00etan hasita. Los legendarios animaziozko filma emango dute egun eta ordu horretan Aita Marin.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide