Asanblada deitu dute Etxaperen egoeraren berri emateko

Juan Luis Romatet

Etxape zentroa. (Gedar)

Etxape Zentro Sozialistaren etorkizuna kolokan dago, eta egoeraren berri emateko asanblada irekia deitu dute bihar arratsalderako, zentroan bertan. 

Aita Mari auzunean dagoen Etxape Zentro Sozialistaren etorkizuna arriskuan dagoela adierazi zuten Mugimendu Sozialistako (MS) kideek, pasa den astean egindako agerraldi batean. Mugimenduko kideen arabera, zentroa kokatzen den lokala saldu du haren jabe ohiak, eta jabe berriak etxebizitza tasatuak egin nahi ditu bertan. 

Egoeraren berri emateko asanblada irekia deitu du Urola Kostako Kontseilu Sozialistak. Bilera bihar egingo dute, 18:30etik aurrera, Etxapen bertan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide